Ni, Amaia FernándezNire izena Amaia Fernández da, Kulunka Kabi Etxea proiektuaren sortzaile eta hezitzailea.

Hezkuntzaren mundu honetara iritsi arte, informatikaren arloan burutu nituen nire ikasketak eta zortea izan nuen 8 urteetan zehar lana izateko eta gustura egiteko.

Gaur egun Haur Hezkuntzan graduatua naiz duela 5 urte nire bizitzaren norabidea aldatu nuelako hezkuntzaren munduak sortzen zidan jakin-minarekin eta hura ezagutzeko irrikarekin, batez ere gaur egun gure herrialdean haurrei zuzendutako hezkuntzak oraindik ere batzuetan gabezia batzuk dituelako, eta horretan gehiago sakondu nahian.

Bidaiatzen eta, kasualitatez, beste herrialdeetako egoerak ikusita, gehiago informatzen hasi nintzen… Eta Europan aspaldian ezagunak ziren eta guztiz normalizatuta dauden “Madres de Día” delakoak hemen ere bazeudela ohartu nintzen. Honek Gipuzkoako “Kabi Etxeak Gipuzkoa” elkartearekin harremanetan jartzea bultzatu zidan, eta hasieran ideia bat besterik ez zena, gutxinaka handitzen joan den proiektua izan da, gaur egun gogo eta poztasun handiarekin martxan jarri dudan Kulunka Kabi Etxea izan arte.