Tartetxo hau Kulunka Kabi Etxetik pasa diren familia guztiei zuzenduta dago. Hemen aurkitu ditzazkezue, bai gurasoek eta baita haurrek ere, gure etxean bizitako une eta bizipen guztien esperientziak. Azken finean, beraiei esker doa Kabi Etxea aurrera. Eta zer baino hobeto, bidean dauden familientzako, gure etxea bisitatzeko erreferentzia gisa baliagarriak izan daitezkeen beste esperientziak baino?

Zuentzat, hemen dauden familia guztientzat… Benetan, eskerrik asko nigan eta nire proiektuarengan jarritako konfiantza guztiarengatik. Kulunka Kabi Etxea ere, zuen etxea da.