DIY: Busy Board (Montessori)

Egun on guztioi!

Gaurkoan blog-a estreinatzen dugu! Eta horregatik, honi hasiera emateko, gure Kabi Etxerako eraiki dugun DIY bat (“Do It Yourself” edo “Zuk zeuk egiteko”) erakutsi nahi dizuet: Busy Board bat, azken finean “denbora-pasa taula” bat bezala ezagutu genezakena. Aktibitate Taulak izenarekin ere ezagutzen dira. Jarraian gure bertsioa erakutsiko dizuet, nahiz eta askoz gehiago ere egon daitezkeen (taulan jartzeko edo prestatzeko izan ditzazkegun ideiak bezainbeste), eta baita beraien erabilerari esker zer eskaintzen diguten ere.

Busy Board final

Taula hauek Montessori filosofiarekin lotuta daude batez ere (egunen batean horri buruz hitz egingo det…) eta haurrek, egunerokotasunean aurkitu ditzaketen elementuekin, beraien motrizitate fina lantzeko erabiltzen dira. Baina, itxura nola eman? Nahikoa da zuei interesatzen zaizuen neurriko egurrezko taula bat eskuratzea, beti ere brikolaje dendaren batean erosi daitekena. Eta, horrez gain, etxetik bilatu, beti nolabait taulan jartzeko berrerabili daitezkeen material edo tresna batzuk gordetzen ditugulako: kremailerak, etengailuak, entxufeak, giltzak, etab. Ez larritu dena zakarretara bota edo etxean ezer aurkitzen ez dutenekoak bazarete, brikolaje dena horretan edo burdindegi batean ere ideia asko izan daitezkelako taulari itxura polita emateko. Bestela ere, hemendik ideia batzuk ikus ditzazkezue…

Taulan material guztiak iltzatu edo torlojua sartu baino lehen, horiek bertan aurreikustea gomendatzen dizuet, nola geldituko diren ikusi eta tarteak kalkulatzeko. Guk nola eraikitzen eta itxura ematen joan garen ikusteko argazki batzuk uzten dizkizuet (emaitza goian ikus dezakezue…):

Busy Board presentacion casitas
Busy Board atornillando casitas
Busy Board a medias
Busy Board casi terminado
Busy Board pruebas

Gure taula gustokoa izana espero det, eta zuek ere honekin animatzan bazarete, ez izan zalantzarik! Azken emaitzak merezi duelako eta, batez ere, etxeko protagonista txikiei ere gustatzen zaiela ikusteak.

Busy Board jugando